XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Siñismen araua ontzat artu ta baietsi, ta izenpetu egin eben Sortaldeko gotzaiñak.

Eta Apostolu-Jezarlekuan Aita Santuagaz ez egozanak gaiztetsi, ta arein izenak meza ta otoi-aldietan ez zituela aitatuko agindu.

Aita Santuaren utsezintza argiro dakusku agiri onetan.

Lenengo, jazotakoa autortzen dabee: Apostolu Jezarlekuan, orban bage, jagon izan da katoliko-uzkurtza.

Zer dalata? Jesukristo'k Kepa'ri ta aren oiñordekoei egindako agintzaren indarrez: Zu zara aitza....

Gero, Apostolutar Jezarlekuak erakusten dauskun gogo-batasunean datza batasun oro ta egizko kistar uzkurtz jatorra.

Batasun orren ardatza utsezintza da, baiña.

Beraz siñismen-arau ori baietsi ta izenpetu eben gotzaiñen ustez ta gotzain zirala esan gengike Aita Santua utseziña da.

Aro Erdian.

- Aldi onetako Eleiz-jakitunak, Akino'tar Toma buru ebela, aldeztu eben Aita Santuaren utsezintza.

Lion'go II'garren Batzar Nagosia (1274).

- Garrantzi aundikoa da Batzar au.

Mikel Paleologo, Sortaldeko Agintariak siñismen autortza egin eban.

Autortza onetan Aita Santuaren utsezintzari buruz auxe diño: Ta siñismen egia aldezteko beste iñor baiño beartuago dagon legez, baita siñismenari buruz sortzen diran auziak bere aren epaiz sententzia ebatzi bear dira.

Siñismen ez-baietan, beraz, Aita Santua dogu epaikari bakar.